Hamabost minutuko elkarretaratze isila egin dute Hondarribian. Alderdi guztiek adierazpena sinatu duten arren, zinegotzi popularrak ez du parte hartu ekitaldian.
Pankartarik gabe egin dute kontzentrazioa, isilik
PP salbu, Hondarribiko Udaleko gainontzeko alderdi guztiek hartu dute parte Oroimenaren Eguna dela-eta gaur eguerdian Kale Nagusian egin den kontzentrazioan. Atzo goizean alderdi guztiek
EUDELek proposaturiko testua sinatu zuten, eta herritarrei deia luzatu zieten gaur udaletxearen kanpoaldean egitekoa zen ekitaldira batzeko. Baina gerora jakin zen Joxemi Otxoteko zinegotzi popularra ez zela elkarretaratzean izango.
Hamabietan hasi da ekitaldia, eta hamabost minutuko iraupena izan du. Pankartarik gabe, alderdietako ordezkariak eta zenbait herritar Kale Nagusiaren bi espaloietan kokatu dira, eta isilik eman dute Oroimenaren Egunaren harira Hondarribian egin den ekitaldia.