Posta bidez bozkatzeko laguntza emango dute Batzokian
Asteazkenero Batzokiko bulegoa irekiko dute, 18:00etatik 19:30era.
Abenduaren 20ko hauteskundeei begira, posta bidezko botoa eman nahi dutenei laguntza emango die Hondarribiko EAJk. Bihartik hasita, eta abenduaren 9ra arte, asteazkenero irekiko dute Batzokiko bulegoa (Damarri kalea), 18:00etatik 19:30era, gai horretan laguntza behar dutenentzat.

