Gurutze Gorriko boluntarioak, anbulantzia berriaren aurkezpenean
Irungo Gurutze Gorriko boluntarioek anbulantzia berria dute. Aurrerantzean prebentiboek erabiliko dute, normalean jendetza bildu ohi duten ekitaldietan. Larrialdiak artatzeko ere erabilgarria da anbulantzia berria.
30.000 euro behar izan dituzte anbulantzia erosi eta egokitzeko, eta koste osoaren bi herenak udalak hartu ditu bere gain.