Tomas Etxera taldeak autobusa antolatu du eta oraindik leku gutxi batzuk libre daude.
Elgorriagaren askatasunaren aldeko pankarta, alemanez, San Pedro kalean
Ostiralean aterako da Hondarribitik Friburgora (Alemania) joateko
Tomas Etxera taldeak antolatu duen autobusa. Mannheimen preso dagoen Tomas Elgorriaga hondarribiarraren askatasuna eskatuko dute han, eta Friburgoko elkartasun taldeek Elgorriagaren alde egindako lana eskertu.
Tomas Etxera-k jakinarazi duenez, oraindik badira leku gutxi batzuk autobusa betetzeko. Interesa duenak, edo informazio gehiago behar duenak,
posta elektronikoz eskatu dezake.
Autobusa ostiralean abiatuko da, 20:00etan, Maitane tabernaren paretik, eta ordu erdi lehenago egon behar da bertan. Itzulera, larunbat gauean egingo dute, garagardotegi batean afaldu eta gero, eta igande eguerdian Hondarribian egoteko asmoa dute. Bidaiaren prezioa 80 eurokoa da, eta 40 euro langabetu, ikasle eta jubilatuentzat.