Ridley Scotten 'Marte', Itsas Etxean
Ridley Scott zuzendariaren Marte (The martian) film luzea proiektatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.
Ridley Scott zuzendariaren Marte (The Martian) film luzea proiektatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Besteren artean, Matt Damon eta Jessica Chastain daude aktore taldean baina Damon da protagonista nagusia. Hego Euskal Herrian urriaren 16an estreinatu zuten.
Andy Weir idazlearen eleberrian oinarrituta dago pelikula; paperean baino lehenago Interneten argitaratu zuen Weirrek, ez baitzuen aurkitu interesa zuen argitaletxerik. Sarean oihartzuna izan, eta paperean argitaratzeaz gain, Twentieth Century Foxek zinemarako eskubideak erosi zizkion.
Marte ikusteko sarrerak 4 euroan eros daitezke Arma Plaza Interpretazio Zentroan ostirala arte, edo Interneten (komisioa ordainduta). Agortu ezean, Itsas Etxean salgai jarriko dituzte larunbatean, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.
Fitxa teknikoa
- Izenburua: Marte (The Martian).
- Zuzendaria: Ridley Scott.
- Aktoreak: Matt Damon, Jessica Chastain, Kate Mara.
- Iraupena: 142 minutu.
- Generoa: Zientzia fikzioa.
- Herrialdea: AEB.
- Urtea: 2015.

