PPren Irungo udal taldeak Kultura batzordeetan euskararen erabilera lehenestea salatu ondotik, Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak talde popularrari erantzun dio euskara eta gaztelania era berean erabili zituela.
Juncal Eizagirre
PPren Irungo udal taldeak Kultura batzordeetan euskararen erabilera lehenestea salatu du. Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak talde popularrari erantzun dio euskara eta gaztelania era berean erabili zituela: “PP oker dabil. Kultura zuzendariak ez du euskara lehenetsiko duela esan, ezta euskaraz hitz egin eta gero gaztelaniaz laburpen bat egingo duenik esan ere ere, PPk esan duen bezala”.
Euskara eta gaztelania modu berean erabili zituela berretsi du Eizagirrek, eta bere azalpena ez luzatzeko ez zuela euskaraz esandakoa gaztelaniaz errepikatu, eta alderantziz. Gainera, hizkuntzari dagokionez, zerbait ulertzen ez bazuten edozein momentutan eteteko esan zuen.
“Euskaldunek administrazioarekin euskaraz harremantzeko duten eskubidea defendatzen dugu, gaztelania hitz egiten duen daukanak duen eskubide bera”, gaineratu du Eizagirrek.