Norbaitek Urdanibia plazan egingo den azokan txosna jartzeko asmoa badu, eskaerak hilaren 20 baino lehen aurkeztu beharko dira.

santomasak 2014
Datorren abenduaren 21eko San Tomas azoka ate joka da, eta dagoeneko hasi dira egun hori prestatzen Irunen. Hala, norbaitek Urdanibia plazan egingo den azokan txosna jartzeko asmoa badu, egin daiteke eskaera. Deialdia irekia da: kultur elkarteak, kirol elkarteak, aisia elkarteak, gobernuz kanpoko erakundeak, ikasleak…
Eskaerak hilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira HAZ Hiritarren Arreta Zerbitzuan. Behin eskaera guztiak jasota, behin-behineko zerrenda argitaratuko dute hilaren 25ean Kultura eta Kirol Sailean, HAZen eta
www.irun.org webgunean. Hiru egun pasata erreklamaziorik ez badago, zerrenda behin betiko bihurtuko da.
Ondoren, zozketa bat egingo da abenduaren 21ean egongo diren postuak erabakitzeko. Hori, abenduaren 3an izango da, 18:00etan Kultura eta Kirol Sailean. Gutxienez, postua edukitzea eskatuko duten talde bakoitzak ordezkari bat izan beharko du zozketan.