Datozen asteetan esleituko dituzte Luis Mariano eta Artaleku kiroldegia lotuko dituen igogailua egiteko lanak. Gauzak espero bezala badoaz, 2016an hasi eta bukatuko lirateke lanak.

Artaleku
Udalaren arabera, bizilagunekin elkartu dira lursailaren okupazioaren gainean hitz egiteko. “Modu honetara, udalak proiektua aurrera ateratzeko behar duen lursaila edukiko du aurretiaz. Horrenbestez, behin proiektua erredaktatzen denean, gobernu batzarrak obra esleitzeko aukera izango du”.
Udalak gaineratu duenez, igogailu horrek bi toki horiek lotzeaz gain, inguru horretan hirigintza arloko hobekuntzak egiteko aukera emango du.