Miren Artetxe, Aimar Karrika, Maider Arregi eta Iñigo Ugarte igoko dira oholtzara.

Miren Artetxe bertsolaria.
Hileko lehenengo osteguna izanik, bertso gaua izango da Kabigorrin. 19:30etik aurrera, lau bertsolari igoko dira oholtzara: Miren Artetxe, Aimar Karrika, Maider Arregi eta Iñigo Ugarte. Zuhaitz Olazabal ariko da gai jartzaile lanetan.
Aurretik, Exteban Martiarenaren saioa izango da, bertso jarriekin.
Bertso saioaren ondoren, berriz, afaltzen geratu nahi duenak aukera paregabea izango du Kabigorrin.