Oiartzunen irabazita, burua derbian du Hondarribia FE-k
Sailkapenean hamargarren jarri da Ohorezko mailako taldea, Real Unionekin berdinduta.
Oiartzun taldearen kontra 1-2 irabazi eta gero, datorren asteburuan Real Unionen kontra jokatuko du Hondarribia FE-ren lehen taldeak, etxean. Karla Lekuonan lortutako garaipenari esker, bolada txarra eten du taldeak, eta Ohorezko Mailako multzoko erdialdean kokatu da, 11 punturekin. Hain zuzen ere, hurrengo aurkariarekin eta Hernanirekin berdinduta dago Hondarribia.
Heldu den larunbatean bietako batek irabaztea lortuko balu, sailkapenean jauzia emateko aukera izango luke, laugarren sailkatua, Euskalduna, hiru puntura baitago. Era berean, zuloan dauden taldeak atzean uztea lortuko luke.
Derbia izanda, harmailetan giro polita espero da larunbaterako.
Ikusi Hondarribia FE-ren beste taldeen emaitzak

