Mintzalagunak gaur izango du ikasturteko lehenengo saioa, 18:00etan CBA liburutegian.

Irun Irutenek antolatutako Mintzalaguna, 2011n.
Mintzalaguna egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta beste ikasturte berri bat hasiko du aurten. Hain zuzen, gaur egingo dute lehenengo saioa, 18:00etan, CBA liburutegian. Egitasmoa udal euskaltegiak, AEK-k eta Herri Jakintza euskaltegiak eramango dute aurrera, udalarekin elkarlanean.
Ekitaldi horretan izango dira Jose Antonio Santano alkatea eta Josune Gomez Euskara zinegotzia.
Aurten 74 lagunek parte hartuko dute egitasmoan: hamabi mintzalagun eta 62 mintzakide. Gaurko ekitaldira joateko gonbidapena jaso dute, eta asmoa da taldeetan antolatzea, elkar ezagutu eta elkarrekin hitz egiteko. Programa horren bidez, euskaraz egiteko tarte bat bilatuko dute, besteak beste, txango, tailer eta emanaldien bidez.
Norbaitek parte hartu nahi izanez gero udal euskaltegira (943 50 52 73) jo dezake.