Hilaren 1tik 17ra ahalduntze eskolen barruan tailer berri bat egingo dute: Dejamos pasar la violencia por debajo de la puerta?

ahalduntze eskolak
Hilaren 1tik 17ra ahalduntze eskolen barruan tailer berri bat egingo dute:
Dejamos pasar la violencia por debajo de la puerta?
Bi saio izango dira, bakoitza hiruna ordukoa. Bertan, emakumeak euren artean eta besteekin nola egiten dituzten harremanak ikertu eta hausnartuko dute. Era berean, ikusarazi eta probatuko dute emakumeak zein posizioan egoten diren harreman afektibo luzeetan eta egunerokotasunean zein indarkeria motarekin aurki daitezkeen. Horrez gain, ikusiko dute zein garrantzia daukan ni-ak harremanean, nola lan egin mantentzeko eta zein muga jarri ez galtzeko.
Ikastaroa Inma Merinok emango du. Saioak 10:00etatik 13:00etara izango dira, CBA liburutegian.
Irundarrek izena 010 telefono zenbakian eman dezakete eta kanpotarrek 943 50 51 52 telefono zenbakian. Internet bidez, berriz,
www.irun.org/igualdad edo
www.irun.org/ultimosdiaspara webgunean.