Hautesle-erroldak, BAZen
Hilaren 9ra arte konprobatu diatezke hautesle-erroldak.
Abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako hautesle-erroldak jendaurrean daude gaurtik, eta hala jarraituko dute datorren astelehenera arte, barne. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan (BAZ) konprobatu daitezke lanegunetan, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

