Uste dute Kirolzer SL-k ez duela euskararen ordenantza instalazio guztian betetzen, ezta langilegoaren atala ere ez.

Hondartza kiroldegiko sarrera
Abotsanitz alderdiak salatu du Kiroldegiko Kirolzer SL enpresa kudeatzailea ez dela zerbitzua emateko baldintza agiria betetzen ari, eta eskaera egin dio Txomin Sagarzazu alkateari idatziz, betearazteko. Oposizioko lehen taldearen arabera, Kirolzerrek ez du euskararen ordenantza instalazio guztian betetzen, ezta langilegoaren atala ere.
Gainera, langabetuentzako eta familia ugarientzako eskaintza bereziak eskatu ditu Abotsanitzek. Horrez gain, irailaren 1etik 11ra egiten den ezinbesteko geldialdi teknikoa dela-eta, “bazkideen iraileko kuota berraztertu” behar dela uste du.