Jaizkibelgo itsaslabarrean arroketara erori eta itsasoak eraman zuen 18 urteko gazte baten bila ari dira.

Ertzaintzaren helikopteroa, gaztearen bila
Jaizkibelgo itsaslabarrean arroketara erori eta itsasoak eraman zuen 18 urteko gazte baten bila ari dira ostiral arratsetik. Suhiltzaileetako, Ertzaintzako, Gurutze Gorriko, Itsas Salbamenduko eta Lapurdiko Sauvateurs en Mer erakundeko kideak ari dira gaztearen bila, baina oraindik ez dute haren arrastorik aurkitu. Gaztearen gurasoek laguntza psikologikoa behar izan dute.
Portomoko inguruan erori zen gaztea, familiarekin Talaia bidea egiten ari zenean. Ipar Euskal Herrikoa da desagertutakoa, eta Bidasoaren bi aldeetako erakundeak ari dira haren bila.
Joan den astean bi arrantzale galdu ziren inguru horretan, baina ordu batzuetara onik aurkitu zituzten.