Larunbatean hasiko du denboraldia Txingudi ETk Euskal Ligako Bigarren Mailan. Lehenengo partidua Nerbioi Errugbi Elkartearen kontra jokatuko du, Amurrion.
Txingudi Errugbi Taldea
Denboraldi berrirako prestatzen ari da Txingudi Errugbi Taldea. Larunbatean hasiko du denboraldia, Euskal Ligako Bigarren Mailan. Lehenengo partidua Nerbioi Errugbi Elkartearen kontra jokatuko du, Amurrion.
Nerbioi talde sortu berria den arren, hainbat urtez lanean aritu izan da maila txikiagoetan, eta bere jokalariak eskarmentatuta daude. Beraz, gauzak ez dituztela erraz edukiko iritzi dio Txingudik, baina garaipena lortzea garrantzitsua dela.
Bigarren maila bi taldetan banatuta dago. Txingudiren taldean daude Amurrioko Nerbioi, Gasteizko Gaztedi, Igorreko Arratia, Arrasate, Gernika eta Zarautz. Helburua lehen bi postuetan egotea da, igoera fasea jokatu ahal izateko. a
Joan den urtean Euskal Ligako Lehenengo Mailara igotzeko fasea jokatu zuen, baina azken partiduan huts egin zuen Hernaniren kontra, eta helburua lortu gabe geratu zen.
Fitxajeak
Hainbat aurpegi berri izango dituzte taldean: Erik Gonzalez, Samir Bromose eta Roberto Garcia. Horrez gain, hiru jokalari igoko dira harrobitik. Iñaki Lekuona eta Iban Tizon izango dira entrenatzaileak.
Lizentziak igo dituzte aurten, eta taldea ahalegina egiten ari dela nabarmendu du jokalariei pagatzen laguntzeko. Horretarako crowfunding proiektu batean sartuta dabil taldea, eta horri esker, jokalari bat babestu ahal izango da 300 euroan.
Irun Errugbi Taldetik Txingudira
Zaisa Txingudi ET Irun izena Txingudigatik aldatzeko prozesuan dabil. Hain zuzen, batzarra daukate urriaren 5ean. Modu horretara, eragiteko eremua zabaldu nahi dute, Hondarribiko ikastetxeetan ere lan egiteko.
ueberwachung-apps.com gps überwachung app.