Bihar, 19:30ean, 'Emakumeak, aldaketaren indarra Indian' hitzaldia emango dute, eta ostiralean, 19:30ean, 'Vicente Ferrer' filma.
Imanol Arias ‘Vicente Ferrer’ filmean.
India ardatz izango duen zikloa izango da aste honetan Amaia KZn. Bi ekintza egongo dira zikloaren barruan. Hasteko, bihar, asteazkena, 19:30ean, hitzaldi bat emango du Bhavani Marella Vicente Ferrer fundazioko Indiako bozeramaileak:
Emakumeak, aldaketaren indarra Indian.
Marellak nekazaritzan lan egiten duten emakumeen errealitatea kontatuko du, eta zehazki, Ferrer fundazioak Andhra Pradeshen (India) 1969tik egiten duen lanaren nondik norakoak emango ditu.
Ostiralean, urriak 2, 19:30ean,
Vicente Ferrer filma emango dute. Boluntario katalanaren bizitza kontatuko du filmak. Indian pobreziaren kontra lan egin zuen. 2009an hil zen. Agustin Crespik zuzendu du lana, eta Imanol Arias da protagonista.
Evangelos paraskevopoulos and supervisor
https://hausarbeit-agentur.com/ prof.