2015-2016ko Hondarribiko Herri Olinpiadak gertu dira. Ostiralean lehen bilera egingo dute, taldeek izena emateko balioko duena.
Taldeek izena emateko aukera izango dute ostiralean
2015-2016ko Hondarribiko Herri Olinpiadak gertu dira. Probak oraindik ez, baina lehiaketa hasi aurretik lan handia dago egiteke, eta ostiralean egun inportantea dute gazteek. Bilera poteoa egingo dute Kasino Zaharrean, 19:00etan. Eta bertan, aperitiboa hartzeaz gain, taldeek izena emateko aukera izango dute, eta nolako olinpiadak nahi dituzten adosten saiatuko dira.
Hondarribiko X. Herri Olinpiadak izango dira, garai berriko hirugarrenak, eta azkar handitu direnez, antolakuntza finkatu nahi dute. Horregatik, ostiraleko bilerara ahalik eta jende gehin joatea eskatu dute, eztabaida aberasteko. “Taldeko kide guztiak etortzea ondo legoke”, eskatu dute.
Ostiralean izena emateko eguna izango da.
Herri olinpiadetako Twitter kontuan azaldu dutenez, “taldea osatzeko nahiko jendea ez dutenek ere” izango dute aukera parte hartzeko; koadrila bat baino gehiago izaten da hamarreko taldea osatu ezinik, eta euren artean elkartuz parte hartu dezakete olinpiadetan.
Aste batzuk falta dira oraindik Hondarribiko X. Herri Olinpiadak hasteko, baina suzi olinpikoa dagoeneko abiatu da Olimpo menditik. Ostiralean bat baino gehiago hasiko da urduri jartzen. Lasaitzeko, zer hobe
aurreko bi edizioetako argazkiak ikustea baino?