Urriaren 17 eta 18ean hamabost gaztek euren lana erakutsiko dute 'Kontemporanea'-k antolatuta.
Gazteak ‘Kontemporanea’ proiektuaren aurkezpenean.
Irun Factory sormen lantegiak badu lehen proiektua:
Kontemporanea. Artista gazteak ezagutzera emateko gune izan nahi du, eta datorren hilerako lehenengo ekitaldia antolatuko du: urriaren 17 eta 18an, eskualdeko gazteek euren lanak erakutsiko dituzte San Juan plazan.
Hamabost gazte eta sortzaileren lanak ikusi ahal izango dira honako arlo hauetan: artea, argazkilaritza, bideojokoak, ilustrazioa eta ikus-entzunezkoa. Hamabost horiek aukeratu dituzte udan zehar jaso dituzten proposamenetatik.
Gazte horien lanak ikustearekin batera, ikasteko aukera izango da. Askotariko arte diziplinetako hamar tailer, aurkezpen eta erakustaldi prestatzen ari dira. Honako artista hauek emango dituzte: Ainara LeGardon, Rafa Rodrigo, Zuhar Iruretagoiena, Mirian Isasi, Joseba Larretxe, Hernan Ordoñez, Jaime de los Rios, Judas Arrieta, Thais R. Varela eta Mai Egurza.
Horrez gain, musika zuzenean izango da.
Gazteek kudeatutako espazioa
Irun Factory sormen lantegitik sortu da
Kontemporanea. Gazteen parte hartze aurrekontuetan proposamen bozkatuenetako bat izan zen, eta kultur arloan gazteek kudeatutako espazio bat izan nahi du. Diziplina ezberdinetako zazpi gazteren artean kudeatuko dute
, beraz: Tania Lozano eta Alicia Folch web diseinatzaile eta diseinatzaile grafikoak, Ibai Aizpurua ilustratzaile eta animatzailea, Iratxe Colado eta Oier Gil artistak, Marke Amets Manterola irudi teknikaria eta Monica Gonzalez komunikazioan aditua.
To keep conflict between yourself and your teenagers at a minimum, it’s
proofread online important to understand the differences between the teenage brain and the adult brain, and how those differences may affect teenage behavior and situational response.