Kartelak pentsarazi zezakeena baino jende gutxiagorekin, baina rock giro itzelarekin burutu ziren Irun Rock 2015 jaialdiko kontzertu nagusiak.
Siniestro Total taldearen kontzertuko une bat
Kartelak pentsarazi zezakeena baino jende gutxiagorekin, baina rock giro itzelarekin burutu ziren
Irun Rock 2015 jaialdiko kontzertu nagusiak. Ez zen bete Ficobako 3. pabilioia baina bertara hurbildu zirenek jaialdi handi batez gozatzeko aukera izan zuten. Estiloen dibertsitatea zer egitarauko erakargarritasunetako bat, eta publiko oso desberdina bildu den erakustazokan.
Azken orduan Bullet Proof Lovers donostiarrek ezin izan zuten jo —osasun arazo bat medio—, eta Albert Cavalier taldearekin ordezkatu zituzten; gaztetxoek ondo bete zuten hutsunea. Haien ondoren, Guadalupe Plata, Nacho Vegas, Siniestro Total, La Maravillosa Orquesta del Alcohol eta El Columpio Asesino igo ziren eszenatokira.
Aurten zenbait berrikuntza iragarri zituen antolakuntzak, eta horien artean nabarmentzekoa izan zen DJ-ekin girotutako terrazan bizitutako giroa. Urtetik urtera handituz joan da jaialdia eta aurten heldutasunera iritsi da Irun Rock 2015.
[nggallery id=58]