Ia 455.000 ikustaldi baino gehiagorekin, Euskal Herritik Facebook-era inoiz igo izan den bideorik arrakastatsuenetakoa da Dancing in the Basque Country. Gaur bost urte igo zuen Iñaki Goikoetxea irundarrak. HITZAri esan dionez, urteurrenak “oroitzapen politak” ekarri dizkio, eta 2016ko udaberrirako beste proiektu bat abiatzeko asmoa aurreratu du.
5 urte bete dira bideoa igo zenuenetik. Ze oroitzapen ekarri dizkizu urteurren horrek?
Ba oso oroitzapen politak, lagunekin eta familiarekin egindako abentura polita izan zen hura eta Euskal Herria ezagutzeko aukera paregabea. Gero Youtube-n izandako arrakasta etorri zen baina bizitakoarekin bakarrik merezi izan zuen.
Gogoan al duzu zenbat denbora behar izan zenuen bideoa osatzeko, eta zenbat herri bisitatu?
21 hilabete izan ziren eta herri, mendi, txoko… Ehun baino gehiago. Bideoa sortzen genuen bitartean ez zegoen oso argi zenbat beharko genituen. Azkenean lekuak sobratu zitzaizkigun, baina ikusi genuen zaila zela lurraldeen artean oreka mantentzea, eta bideoa argitaratu baino egun batzuk lehenago oraindik grabatzen ibili ginen Zuberoan eta beste lekutan.
Nola bururatu zitzaizun?
Matt Harding izeneko estatubatuar batek horrelako bideo bat egin zuen mundu mailan. Erasmus programan nengoenean bideo motz bat egin genuen hau imitatuz eta Euskal Herrira bueltan grabatzen jarraitu ginen asmo handirik gabe. Hilabeteak pasa ahala ideia osatzen joan ginen: logelan Euskal Herriko mapa bat jarri eta lekuak bisitatu ahala, txintxetak jartzen genituen.
Pentsatzen zenuen horrelako arrakasta izango zuenik?
Ez nuen arrakasta espero, bat ere ez! Lagunak konbentzitu behar nituen dantzan aritzeko, ez zutelako oso ondo ulertzen zertarako zen. Egin nuenean asmo bakarra nuen, bideoan agertzen ziren lagunei bideoa bidaltzea, hori bakarrik. Bat-batean, han eta hemen zabaltzen hasi zen, kuriosoa eta polita izan zen eta Euskal Herria bertan eta kanpoan hobeto ezagutzeko erabilgarria izan bazen, primeran!
Egingo al zenuke berriro?
Bai, dudarik gabe eta ahal izanez gero zerrendan gelditu ziren lekuak bisitatuko nituzke. 5 urte hauetan jarraipenak egiteko ideiak egon dira, baina ezer itxi gabe… Buelat asko eman dizkiot buruari, eta orain bai, uste dut proiektu on bat dudala buruan eta 2016ko udaberrian edo udan lagun eta ingurukoekin burutzea espero dut.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.