Basaurin berdindu du Hondarribia Eskubaloia taldeak. Igandean etxean jokatuko du, Corazonistasekin.
Euskal Ligara itzuli da taldea
Urtebete Espainiako Lehen Mailan sufritzen eman eta gero, Euskal Ligara itzuli da Hondarribia Eskubaloia. Kanpoan jokatu dute lehen jardunaldia, eta berdinketa bat lortu Bizkaian, Indupime Basauri taldearen kontra (22-22).
Hamalau talde daude aurten Euskal Ligan. Lehen jardunaldia bukatuta Bilboko Escolapios da lider, Ordizian 25-35 irabazita. Hondarribia Eskubaloia zortzigarren postuan dago eta igandean lehen garaipena lortzen saiatuko da, Gasteizko Corazonistasen kontra. Lehen partidan etxean galdu zuten gasteiztarrek, Aloña-Mendirekin (21-30). 12:00etan hasiko da partida.