Sagarzazu, Sorzabal, Pla eta Flores asteartean atxilotu zituzten Baigorriko Agorerreka aterpetxean ustezko ETAren buruzagitzaren kontrako polizia operazioan.
Polizia frantsesak Parisera eraman ditu Ramuntxo Sagarzazu oiartzuarra eta Iratxe Sorzabal Irundarra, eta beraiekin batera atxilotu zituzten David Pla eta Pantxoa Flores. Goizeko zortzietan atera dituztela laurak Baionako komisaldegitik zabaldu du Europa Press agentziak. Sagarzazu, Sorzabal, Pla eta Flores asteartean atxilotu zituzten Baigorriko Agorerreka aterpetxean ustezko ETAren buruzagitzaren kontrako polizia operazioan. Sorzabal irundarrari eta Plari ETAko buruzagi izatea leporatzen die Espainiak, politika aparatuko arduradunak izatea, hain zuzen ere. Sagarzazu oiartzuarra, ETAko nazioarteko aparatuko buru izana da Espainiako Barne Ministerioaren arabera.