Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak antolatuta, II. Osasun Jardunaldiak egiten ari dira Irunen.
Zeintzuk dira Irungo nerabeen ohiturak? Guraso bezala, lagundu al dezakegu? Bi galdera horiei erantzuna bilatuko diete gaur Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan. Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak antolatutako II. Osasun Jardunaldien barruan kokatzen da hitzaldia.
Joan den astean hasi ziren jardunaldiak, barreterapia tailerrarekin. Iaz antolatu zituen lehen aldiz Osasun jardunaldiak Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak. Azaroan egin zituen, hiru egunez, eta
oso balorazio positiboa egin zuten. Barreterapia tailerraren erantzunarekin ezustekoa izan zuten antolatzaileek, eta hori horrela, aurten errepikatzea erabaki zuten.
Beste hiru egunez luzatuko dira jardunaldiak. Huurengo asteartean lehen sorospen ikastaroa egingo dute, urriaren 2an yogari buruzko hitzaldia eta urriaren 11, zumba maratoia.
II. Osasun Jardunaldiak
- Irailak 29. 19:00etan, Ospitale Zaharrean.
Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa, Ana Gayosoren eskutik. Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria eta larrialdietarako formatzailea da.
- Urriak 2. 19:30ean, Ospitale Zaharrean.
Hitzaldia: Yoga eta Osasuna. Hizlaria Yannick Mercit izango da, eta yogaren praktikaren ezaugarri osasungarriak azalduko ditu.
- Urriak 11. 11:00etatik 13:00etara, Irungo Atsegila elkartearen ondoan (Arbelaiz kalea, 3).
Zumba maratoia.