Bi jardunaldi antolatu ditu Irungo elkarteak, eta Madrilen urriaren 26an egingo den omenaldiari atxikitu da
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoko kideak errepublikaren aldeko manifestazioan
Igandean beteko dira 40 urte. Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten 1975eko irailaren 27an, eta haiekin batera FRAPeko hiru militante. Frankok agindutako azken fusilatuak izan ziren. Data hura gogoratzeko, bi jardunaldi antolatu ditu Irungo elkarte errepublikazale Nicolas Gerendiainek, lehenbizikoa, igandean bertan. Kabigorriko Ateneoan, 19:30ean,
Septiembre del 75 filma botako dute.
Bigarren jardunaldia urriaren 1ean izango da, ostegunean. Omenaldia egingo diete orain 40 urte fusilatutakoei, 19:30ean, Irungo ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.
Omenaldian, Manuel Blanco Chivitek – Heriotzara kondenatua eta ondoren, Xose Humberto Baena hil zuten epaiketan indultatua– eta Mikel Paredes Manotek parte hartuko dute– Juan Paredes Manot,
Txikiren anaia–.