Arma Plaza Fundazioak euskarazko bisita gidatua antolatu du biharko, larunbaterako, Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko.
Aurreko neguan garbitu egin zuten gotorlekua
Arma Plaza Fundazioak ez ohiko bisita gidatua antolatu du biharko, larunbaterako, Guadalupeko Gotorlekuan. Normalean, udazken eta neguko bisitak fuertean igandetan egiten dira, baina zenbait larunbatetan ere familientzako bisitak antolatuko dituzte, euskaraz. “Famili osoak gozatzeko moduko bisitak dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea. 6 euroko kostua du pertsona bakoitzeko eta doakoa da 16 urtetik beherakoentzat”.
11:00etan hasiko da bisita eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango du. Oinetako erosoak eramatea beharrezkoa dela gaineratu du Arma Plaza Fundazioak. Biharkoaz gain, urriaren 10, 17 eta 24an ere errepikatuko dituzte euskarazko bisitak Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko.
Igandeetan, erreserba eginda
Larunbatetako bisita bereziez gain, igandetan ere izango dira bisita gidatuak Guadalupen, baina horietarako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Telefonoz egin daiteke (943 64 36 77 zenbakira deituz),
mailez, edo Arma Plazako turismo bulegora joanda. 11:00etan dira igandeko bisitak ere.