Alfonso Sastre idazleak gutuna bidali dio Espainiako Auzitegi Nazionala epaitzen ari den Askapena erakundeari.
Alfonso Sastre idazleak gutuna idatzi di Espainiako Auzitegi Nazionala epaitzen ari den Askapena erakundeko kideei.
Honela dio, hitzez hitz, Sastreren idatziak:
“Askapena euskal erakunde internazionalistaren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalak urriaren 19an hasiko duen epaiketa hurbil izanda, mezu hau bidali nahi diet elkartasun erakunde horretako kide guztiei.
Lagun maiteak:
Beste behin nire hitz apalak zuen zerbitzura jarri nahi ditut, argitasuna eta ausardia izan dezazuen Espainiako Erreinuaren aurrean zuen helburuak defenda ditzazuen epaiketa horretan. Ondo dakigunez, Espainiako Erreinuan elkartasuna delitu larria da. Eta zentzu horretan bereziki argia da irailaren 5eko zuen agiria, elkartasun internazionalistaren printzipioak zeintzuk diren laburtzen duzuen hori.
Bost dira printzipioak, eta nik horiek modu honetara laburtu ditut bere osotasunean.
- Elkartasuna ez da delitua.
- Internazionalismoak herri guztien borrokak errespetatzen ditu.
- Elkartasun horrek gure barren-barrenean sentiarazi behar digu edozein bidegabekeri, edozeinen kontra eta edonon egindakoa bada ere, eta helburu orokorra den mundu hobe baten alde borrokarako behar du izan elkartasun horrek.
- Elkartasun efektiboa hemen bakarrik egin daiteke euskal egitasmo nazional eta sozial batetik.
- Elkartasun onena da herriaren askatasunaren borroka.
Espainiako Auzitegi Nazionalak har dezakeen erabakitik gaindi, hori da Askapenako bost auzipetuek duten konpromisoa.
Osasuna eta askatasuna.
Alfonso Sastre. Hondarribia”
* Erredakzioan euskaratua