Aldundiak abiatutako Partaidetzako Aurrekontuetan onartutako proiektuetako bat da Bidasoko Emakumeen Etxea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko agintaldian abiatutako
Partaidetzako Aurrekontuak ekimenaren barruan onartutako proiektuetako bat da Bidasoko Emakumeon Etxea. Gaur hasiko dira proiektu hori garatzen, Irungo Anaka auzoko Pasiotarren parrokiko aretoetan egingo dute batzar irekian. 18:00etan hasiko dute bilera eta eskualdeko emakume guztiei deia luzatu dite agertzeko: “Emakumeon ahotsak elkartzera gonbidatzen zaituztegu, ahotsak espazio bilakatu eta Bidasoko Emakumeon Etxea marrazten hasteko, elkar irudikatzen errealitate bihurtzeko”.
Informazio gehiago nahi duenak, edo bilerara joaterik ez duenak,
mailez argitu ditzake bere zalantzak.