Ligako lehen partidan 2-0 irabazi zioten Ostadarri.
Iaz garaipena lortu zuten Ordizian
Ordizia taldearen kontra bere etxean bina berdindu eta gero, Ohorezko Mailako sailkapenaren goiko partean segitzen du
Hondarribia FE-ren lehen taldeak, bi jardunaldi jokatu eta gero. 95. minutuan lortu zuen Hondarribiak ordura arte 2-1 galtzen ari zen partida berdintzea. Mikel Llorente entrenatzailea pozik azaldu da lortutako puntuarekin, baina ez erakutsitako jokoarekin: “Jokoan agertu eta desagertu egiten ginen. Oraindik gauza asko daude hobetzeko”.
Hondarribiarren golak Mikel Muguruzak —ligako bigarrena— eta Iñigo Fernandez Barrenak lortu zituzten. Ligako
lehen partidan 2-0 irabazi zioten Ostadarri; hortaz, orain arte aurkariaren atea zulatzeko iaiotasuna erakutsi dute berdeek, lau gol sartuta.
Bi jardunaldiren ondoren laugarren tokian dago Hondarribia, 4 punturekin. Aurretik, jokatutako bi partidak irabazi dituzten hiru taldeak ditu, Mutriku, Euskalduna eta Tolosa. Hain zuzen ere, Andoaingo taldearen kontra ariko da Hondarribia datorren asteburuan, Hondartza futbol zelaian. Bi partidetan ez du golik jaso Euskaldunak.
Lehen Erregionalekoak, galdu
Bigarren taldeak lehen partida jokatu du asteburuan,
Lehen Erregionaleko 1. multzoan. Behobiaren kontra galdu zuten hondarribiarrek, 0-1.