Bermeoko bandera eta San Miguel Ligako txapeldunaren La Caixa trofeoa paseatu zuten atzo Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek Hondarribian.
Mikel Orbañanos eta Asier Puertas, La Caixa trofeoa eskuetan
Merezi bezala ospatu zuten atzo hondarribiarrek traineru denboraldi magikoa bukatu dela. Larunbatean Bermeon irabazitako San Miguel Ligako
hamahirugarren bandera astintzearekin batera, ligako irabazleak urtebetez gordetzeko aukera izaten duen La Caixa trofeo astuna paseatu zuten arraunlariek herriko kaleetan zehar.
Bigarren urtez jarraian Hondarribia izena zizelkatuta azaltzen du trofeoak, bigarren urtez jarraian, denboraldi magikoa osatu duela Ama Guadalupekoak. Izan da ospakizunik gabeko astebururen bat, eta izango da lortutako bost bandera lortu gabeko beste batekin trukatuko lukeenik, baina denboraldian zehar izan bada traineru bat besteak baino gehiago izan dena, hori izan da Ama Guadalupekoa.
Uretan erakutsitako mailagatik, eta lehorreko kiroltasunagatik, Hondarribia izan da 2015eko traineru denboraldiko erregea. Gozatu dezatela, gutxitan izaten baita horrelako zerbait ospatzeko aukera.
Ikusi harrerako bideoa, eitb.eus-en.