Dani Rovira da ‘Ahora o nunca’ filmeko protagonista
Ahora o nunca komedia erromantiko espainiarra proiektatuko dute larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ekainean estreinatu zuten eta arrakasta handia eduki du ordutik, Espainiako Estatuan 2015eko film ikusiena izateraino.
Jatorrizko bertsioan emango dute, eta sarrerak 4 euro balio ditu. Dagoeneko eros daitezke Arma Plazako turismo bulegoan, eta agortzen ez badira, Itsas Etxeko lehiatilan ere salgai jarriko dituzte, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik hasita.
Maria Ripollek zuzenduriko film luzea da Ahora o nunca, eta besteren artean, Dani Rovira eta Maria Valverde ditu protagonista.
Hiru urteko harremanaren ondoren ezkontzea erabaki duten bikotea osatzen dute Alexek eta Evak. Ingalaterran ezkondu nahi dute, ezagutu zuten herrixkan. Baina aire-kontrolatzaileen greba batek dena hankaz gora jarriko du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.