11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila.
Nahi duenak har dezake parte mahats bilketan
Laugarren uzta jasotzen hasiko dira larunbatean, hilak 19,
Hiruzta txakolindegian, eta aurrekoak bezala, txakolin zaleekin batera egin nahi dute, festa giroan. 11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila.
Aurten, Alardeko Jaitzubia konpainiako kantinerak zapalduko ditu lehen fruitu mordoak, ordubata aldera; jarraian, lehen mostoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bazkaltzera geratu nahi duenak aukera izango du. Helduen menuak 30 euro balio du eta haurrenak 12 euro (
ikusi menua). Erreserbatzea ezinbestekoa da,
mailez, edo 943 10 40 60 telefono zenbakira deituz.