Euskal Herriko eta kanpoko artisau garagardo ugari ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango da Irunen eta Hondarribian igandera arte.
Carlos Arrekubieta, Basqueko barra barruan
Bidassoa Basque Brewery (BBB) garagardo enpresako sortzaile Carlos Arrekubietak atzo arratsean kirol kaiko Basque tabernako bezeroekin izandako hartu emanarekin, abiatu da
Garagardo Artisauaren Astea. Igandera arte, garagardo artisauari lotutako hainbat ekimen antolatuko dituzte Irunen, Hondarribian eta Hendaian.
Localbier garagardo bilatzaileak, Estebenea jatetxeak, Boulevard garagardotegiak eta Zapiain banatzaileak antolatu dute, hainbat taberna eta ekoizleren laguntzarekin.
Basque tabernan
Boise American IPA erako garagardoa dastatzeko aukera izan zen bezala, Euskal Herrian eta kanpoan egiten diren artisau garagardo ugari ezagutaraziko dituzte: Mattinada, Napalbier, Gross, Mala Gissona, Basqueland Brewing Project, eta BBB, besteak beste.
Egitaraua