Hilaren 16tik 22ra aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit jarduerak probatzeko aukera dago Hondartza kiroldegian.
Kiroldegian eman behar da izena
Zertan apuntatu ez dakizula? Ba denak doan probatu erabaki aurretik. Hori da hilaren 16tik 22ra Hondarribiko
Hondartza kiroldegian egin daitekeena, neguko ikastaroetan izena eman aurretik. Aerobic, zumba, pilates, yoga, aquagym, cycling, tonifikazioa, tono-express, zirkuitu intetsiboa eta cardiofit. Horietan guztietan probatzeko aukera dago Doako Jardueren Astearen barruan.
Ordutegiak ezagutzeko eta izena emateko, Hondartza kiroldegitik pasatu behar da, edo telefonoz deitu 943 64 71 37 zenbakira.
Neguko jarduerak hilaren 28an hasiko dira eta dagoeneko bazkideek izena eman dezakete, atzotik. Bazkide ez direnak, bihartik aurrera aukeratu dezakete zertan eman izena. Aurtengo berrikuntzak zirkuitu intentsiboa, tono express eta cardiofit dira.