Danontzatek eta Etxeberriak ere bat egin dute Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortarekin.
Hiru garagardo mota egiten ditu BBB-k
Igandera arte egiten ari diren Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortari lotuta, Irungo
Bidassoa Basque Brewery (BBB) garagardoaren ekoizleekin hartu emana antolatu du Hondarribiko
Basque tabernak gaur arratsalderako. Hiru garagardo mota ekoizten ditu BBBk, eta kirol kaiko tabernan American IPA erako
Boise dastatzeko aukera izango da.
Atzotik ari dira Garagardo Artisauaren Astea egiten. Ekitaldi gehienak Irunen dira, Baina Hondarribian nahiz Hendaian ere antolatu dituzte (
egitaraua).
Danontzat Gastrotekak ere bat egin du Garagardo Artisauaren Astearekin. Hilaren 19an, larunbatez, afari berezia prestatuko dute Denda kaleko jatetxeko sukaldariek;
Mala Gissona garagardoarekin uztartzeko afaria izango da.
Eta Alde Zaharrean ere, Etxeberria tabernan, lau euskal artisau garagardo dastatu daitezke dagoeneko. Hilaren 20ra arte
Naparbier,
Basqueland Brewing Project,
Garagart eta
Gross markak ezagutzeko aukera izango da.