Hondarribiko Ikasbasket saskibaloi taldeko Haurren Mailako neskek IX. Easo Kopa irabazi dute asteburuan, finalean Easo Menditxu gaindituta.
Hondarribiko jokalariak, koparekin
Hondarribiko
Ikasbasket saskibaloi taldeko Haurren Mailako neskek IX. Easo Kopa irabazi dute asteburuan, finalean Easo Menditxu gaindituta. Easo Saskibaloi Taldeak antolatuta, IX. Easo Kopa egin dute ostiraletik igandera Donostiko sei kiroldegitan.
Orotara, 120 partida jokatu dituzte, 12 eta 17 urte arteko haurrez osatutako taldeen artean. Hala, sei kategoria izan dira guztira, mutil eta nesketan, eta hiru adinetan banatuta —Gazte, Kadete eta Haurren mailak—.
Ikasbasket taldeak haur nesketan jokatu du Easo Kopa, Bidebieta kiroldegian. Finalerdietan Arrasate gainditu zuen Hondarribiko taldeak, eta finalean, Easo Txindoki taldearen kontra irabazle suertatu ziren (49-42). Easo Txindoki eta Arrasatez gain, Easo Menditxu, Bera Bera, Iraurgi, Leongo Agustinos, Suria, Askartza eta Araba taldeek jokatu dute hondarribiarren multzo berean.