Lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Lasarte-Oriako Ostadarri, eta itxura ona emanez gainera.
Iaz, ozta-ozta lortu zuten salbazioa
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak hasiera ezin hobea eman dio Ohorezko Mailako denboraldiari. Lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Lasarte-Oriako Ostadar taldeari, Jon Goikoetxea eta Mikel Muguruzaren golekin, eta itxura ona emanez gainera.
Sailkapenean, laugarren jarri dira berdeak.
Urtebete Gazte Mailako taldea entrenatzen eman ondoren, lehen taldera itzuli da Mikel Llorente entrenatzailea. Hurrengo asteburuan Ordizian jokatuko du Hondarribiak.
Lehen Erregionala
Bigarren taldeak hurrengo asteburuan hasiko du liga, etxean, Behobiaren kontra. Iazko esperientzia gogorraren ondoren, denboraldi berriak lasaiagoa izan beharko luke hondarribiarrentzat, Lehen Erregionalera itzuliko baitira.
Lehen multzoan jokatuko dute, Oiartzun, Gure Txokoa eta Irungo taldeekin batera.