Baserritarren Eguna da gaur
Zumardian eta inguruan kokatuko dira ekitaldi gehienak, baina azken urteetan festa zabaldu egin da Baserritarren Eguna, eta aurten Portuan ere egun osoan izango zerbait egin, ikusi edo entzuteko.
Hilaren 6tik nahiko jai izan ez duenak, aukera izango du gaur gorputzari azken astindua emateko. Edozein herri handiko festetako egun nagusi izateko moduko programazioa du Hondarribiko Baserritarren Egunak, jaietako azkenak. Zumardian eta inguruan kokatuko dira ekitaldi gehienak, baina azken urteetan festa zabaldu egin da, eta aurten Portuan ere egun osoan izango zerbait egin, ikusi edo entzuteko.
Alarde Egunarekin batera, musika izan da Hondarribiko jaietako protagonista, maila handiko askotariko kontzertuekin. Zea Mays, Los Chikos del Maiz, Gatillazo edota atzo Gatibuk emandako saioak handiak izan dira, eta beste kontzertu handi batekin bukatuko dira 2015eko jaiak, Madrilgo Los Secretos taldeak emango duena.
Baserritarren Eguna
- 09:30: Diana, Goizut dultzaineroen eskutik.
- 09:30: Ganadu, fruta eta barazki lehiaketa Zumardian.
- 11:00: Gernikako Arbolan, txikientzako eta gazteentzako, Gorritiren animaliak: ponian ibiltzeko aukera, txekorrak, basurdekumeak…
- 12:00: Zumardian, Egaña eta Peñagarikano bertsolariak.
- 12:00: Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa eta Zumardiraino iritsiko dira Erraldoiak eta Buruhandiak.
- 16:00: Bentan, Kukaña txapelketa, Bidasoko EKTk antolatuta.
- 17:00: Idi proba, Zumardian.
- 17:30: Arma plazan Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoen Erromirria izeneko emanaldia.
- 18:00: Profesional mailako esku pilota jaialdia, Jostaldi pilotalekuan.
- 18:00: Zumardian, Baserritarren Egunaren jarraipena. Herri kirola eta trikitilariak.
- 18:00: Euskal erromeria Santiago kalean, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
- 18:30: Haur eta gazteentzat Txokolatada, Arma Plazan.
- 19:00: Kantu-Jira San Pedro kalean, Kantaka Taldearen eskutik.
- 21:00: San Pedro kalean, Zezen suzkoen entzierroa.
- 21:00: Alma Tapatia mariatxi taldea, Santiago kalean.
- 22:30: Su artifizialak, Caballer FX pirotekniaren eskutik. Espigoitik botako dira Butron Pasealekutik ikusteko.
- 23:00: Los Secretos musika taldearen kontzertua, Bentan.


