Arrantzale zapia jantziko dute gaur Hondarribian
Parrokian hasiko da Arrantzale Eguna, 1638ko setioan hildakoei urtero eskaintzen zaien mezarekin. Gatillazo taldeak kontzertu handia eman zuen atzo Bentan.
Hilaren 10eko egitaraua
- 09:00: Diana, Goizut dultzaineroen eskutik.
- 10:00: Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame abestuko du.
- 10:00: San Pedro kalean, Kuadrillen arteko jokoak, Bidasoaldeko EKT taldearen eskutik.
- 11:00-13:30: Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
- 11:30-14:30: Kale animazioa Abiyuan txarangarekin.
- 12:00: Zezen plazatik abiatuta, Erraldoi eta Buruhandiak.
- 12:30: Sokamuturra San Pedro kalean, 16 urtetik gorakoentzat.
- 14:30: Adinekoen omenezko bazkaria, Ardora jatetxean, Basajaun musika taldearekin.
- 14:30: Gazteentzako herri bazkaria, Bentan.
- 17:00: Bentatik abiatuta, Hondarribiko Elektro-patxaranga.
- 17:00-19:30: Jostaldi pilotalekuan, Haur Parke Erraldoia.
- 19:00: Santiago kalean, Disko festa gazteentzat DJ Kanuren eskutik.
- 22:30: Arma Plazan, Kalakan taldearen emanaldia.
- 23:30: Bentan, Gatibu taldearen emanaldia.