Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Plastiko beltz eta txalo artean desfilatu du Jaizkibel konpainiak

Aurten ere plastiko eta kartel beltzek Kale Nagusia ilundu duten arren, txilibitu, danbor eta hotsen artean desfilatu du Jaizkibel konpainia parekideak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/09/08
Jaizkibel Hondarribiko Jaiak 2015

Jaizkibel konpainiako abanderatua, Santa Maria arkutik sartzen

Irudiak iazkoa zirudien. Plastiko beltzak Kale Nagusiko bi espaloietan, behetik gora, Santa Maria atetik Arma Plazaraino. Kolore bereko dozenaka kartel letra zuriz ‘Betiko Alardea’ idatzita zutenak. Ezer aldatu ez dela zirudien. Baina Jaizkibel konpainiako abanderatuak aldapan gorako bidea hasi duenetik bertatik nabaritu da aldea. Oihurik ez, txisturik ere ez, ezta kasko gorririk bazterretan, ertzainek aurpegia erakutsiz zaindu baitute aldapa. Garikotz Lekuonaren Jaizkibeleko kidearen ustez, “ertzainak kasko gabe, aurpegia erakutsiz egoteak lagundu du tentsioa jaisten”. Halaber, emakumeak Hondarribiko Alardean soldadu gisa lehen aldiz desfilatzen saiatu zirenetik giro lasaiena bizitu dute gaur eta konpainia murru kanpora atera den arte ez dute Alarde tradizionalaren defendatzaileek euren haserrea oihuz adierazi. Segurtasun Sailak aurten izan duen jarrera txalotu du Jaizkibelek, eta hori ere ez da ohikoa. Ez oihurik, ez txisturik, txilibitu eta danbor hotsen artean desfilatu du Jaizkibelek, plastikoen aurrean jarri diren zaleen txalo artean. “Isiltasun horrek asko lagundu” egiten duela aitortu dute konpainia parekideko arduradunek. Gainera, plastiko gutxiago egon izana nabarmendu du Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kapitainak: “Aurten Kale Nagusian bakarrik egon dira plastikoak, beste inon ez”.
Jaizkibel Alardea Hondarribiko jaiak 2015

Jaizkibel, udaletxe paretik desfilatzen

Foru aldundiaren hutsunea Azken lau urteetan ez bezala, aurten ez da diputazioko ordezkaririk izan konpainia parekideari harrera egiten. Markel Olano ahaldun nagusiak aurreratu zuen ez zutela ordezkaritzarik bidaliko. “Gu han egoteak tentsio maila igotzen lagunduko luke”, esan zuen Olanok. Aldiz, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Julia Hernandez jarduneko Arartekoa udaletxeko arkupetan izan dira, eta EH Bilduk ordezkaritza zabala eduki du bertan. Udalean dituen bi zinegotziekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozemaile Xabier Olano egon da, besteak beste. Udalean bigarren indarra den Abotsanitzeko ordezkariek, aldiz, elizaren kanpoaldean agurtu dute konpainia parekidea, eta bertan geratu dira Jaizkibelek Kale Nagusia utzi duenean, beste alderdietako zinegotziekin batera Alardeari harrera egiteko. Jaizkibelek ibilbidea egin duenean ondoan alderdi popularreko hautetsia izan dute Abotsanitzeko kideek, konpainia parekidearen aurkako jarrera kartel batekin adieraziz. Konponbidea, udaletik Jaizkibel konpainiako arduradunak pozik azaldu dira Sainduako ermita inguruan goizeko ibilbidea bukatu dutenean, aurten inoiz baino lasaiago desfilatu baitute. Gainera, herritarrengandik keinu asko izan direla goraipatu du Larruskainek, eta horretan ere aldaketa nabaritu dela adierazi du. Nolanahi ere, ezin izan dute Alardean parte hartu eta Lekuonak udalari deia luzatu dio, “konponbiderako zubiak” eraiki ditzan: “Jaurlaritzak egin zuen inkestan argi geratu zen herriko gehiengoa elkarbizitzaren alde dagoela. Beste gauza bat da hori nola konpondu, eta horretara iristeko zubiak behar dira, eta gertuen dagoen erakunde bezala, udalak berez berdintasunari begira neurriak hartzeko betebeharra du, baina are gehiago gatazka baten aurrean elkarbizitza sustatze aldera. Lidergo hori da falta dena eta aldarrikatzen duguna”.
Jaizkibel Alrdea Hondarribiko Jaiak 2015

Abotsanitzeko hautetsiak, eta PPkoa, parrokian

Jaizkibeleko kapitainak ere eskatu du udalaren inplikazioa: “Arazo handiena da Alardea lapurtu egin zaiola herriari, Alardea herriari bueltatu behar zaio eta medio guztiak jarri behar dira hori konpontzeko. Hori eta gero sartuko ginateke gu Alardean. Udalak izan behar du hori bideratu behar duena, hitz eginez eta espazioak bilatuz”. Hondarribiko alkate berriak, Txomin Sagarzazu jeltzaleak ez dio harrerarik egin konpainia parekideari, baina kazetarien galderei erantzunez, Larruskainek onartu du alkate berriarekin hitz egin dutela: “Gaur ez, baina aurretik alkateak hitz egin izan du gurekin, eta hori guretzat bada zerbait”. Ordea, diputazioko ordezkaritzarik falta izana kritikatu du Larruskainek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.