Amaia eta Estibalitz Gezala ahizpek eta Nerea Seijok, hirurek bogatu dute Madalen ontzian. San Juanek irabazi du lehen jardunaldia, baina Hibaika bi segundora sartu da.

Hibaikako arraunlariak, pozik
San Juanek irabazi du Kontxako emakumeen lehen jardunaldiko estropada, 10:36eko denborarekin, baina bi segundoko aldea baino ez dio atera Hibaikari. Oreretako taldeak estropada bikaina burutu du eta hiru hondarribiar izan dira protagonista traineruan. Amaia eta Estibalitz Gezala ahizpek eta Nerea Seijok, hirurek bogatu dute Madalen ontzian.
Oarsoaldeko bi traineruak Zumaiaren aurretik sartu dira. Gorriek hiru segundo galdu dituzte baina oraindik ezin dira baztertu faborito bezala. Oriok bandera irabazteko aukera guztiak galdu ditu, 13 segundora iritsi baita.