Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu du donostiarrak eta inork ezin izan dio jarraitu. Emakumeetan, hiru bidasoar igo dira podiora.
Behobide, dena emanda
Ander Sagarzazu donostiarrak irabazi du Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) antolatutako XXXIX. Guadalupeko Igoera, erakustaldia emanda. Igoerako lehen maldetan erritmoa aldatu eta ihes egin du Sagarzazuk. Elkartasuna elkarte parera iritsi denerako laurogei metroko tartea ireki du atzekoekiko eta helmugaraino tarte horri eusteko gai izan da. Bigarren Pablo Salaberria izan da, donostiarra hura ere, eta hirugarren Ander Iñarra lezoarra.
Emakumeetan garaipena etxean geratu da. Claudia Behobide hondarribiarra izan da Guadalupeko helmugara iristen lehena. Sufritu behar izan du Behobidek, baina azken metroetara tarte politarekin iritsi da. Monica Telletxea eta Olatz Zabala irundarrak igo dira podiora Behobiderekin.
Guztira, 345 kirolarik parte hartu dute Guadalupeko Igoera lasterketako 39. ekitaldian. Sailkapen osoa
Kirolprobak atarian ikus daiteke. Behekoa, helmugan jasotako irudien galeria da.
[nggallery id=56]