Zortzi ureko zigorra ezarri zioten eta azken bostak Bergara eta Hondarribiko etxeetan izan da preso, pultsera telematikoa orkatilan jarrita.
Bihar, ostegunez, libre geratuko da Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko militante historikoa. Ostegunero bezala, Hondarribitik Martutenera joango da sinatzera, baina bihar pultsera telematikorik gabe irtengo da politikari bergararra espetxetik, libre.
2010ean Bergaran egin zioten harrera
18/98 auzian zortzi urteko zigorra ezarri zioten Elkorori. Horietatik hiru Espainiako zenbait espetxetan igaro zituen, eta azken bost etxean izan da preso, eskumuturreko telematikoarekin. Urteko zatirik handiena Bergarako etxean egon da preso, baina uda garaia Hondarribiko etxean pasatzeko baimena du, ordutegi zorrotzarekin.
Etxean preso egon den bost urte hauetan ostegunero Martuteneko espetxera joan behar izan du sinatzera, eta bihar hala egin beharko du, azken aldiz, orkatilari lotuta daraman kontrol telematikoa kendu diezaioten.
80 urterekin, libre geratuko da bihar Elkoro.