Maider eta Ion Goikoetxeak egin dute kartela. Fondo urdin ilun batean eraztun batekin lotutako zapi zuri bat azaltzen du Erraztuna lanak.
Kartelaren egileak, Kalixa Silanes kultura zinegotziarekin
Zilarrezko eraztun batekin lotutako zapi zuri bat, fondo urdin ilun batean; letrak ere, zuriak.
Erraztuna izango da aurtengo Ama Guadalupekoaren jaiak iragarriko dituen irudia. Maider eta Ion Goikoetxea dira egileak, hondarribiarrak biak. 70 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta Goikoetxearrena hautatu du epaimahaiak. Bigarren tokian Diego Antxon Etxebesteren
Izenbururik gabe geratu da, eta hirugarren saria Laura Palaciorentzat izan da,
Pausua, erritmoa eta koloreak lanagatik.
Erraztuna kartela gertutik ikusi nahi duenak Arma Plaza Interpretazio Zentroan du aukera, jaietako kartel eta argazki lehiaketetara aurkeztutako lanak biltzen dituen erakusketa bisitatuz. Hilaren 18ra arte zabalik dago, egunero.