Urrezko intsignia, urrezko apaizgintzari
Damaso Uranga apaizak jasoko du irailaren 7an udalak ematen duen urrezko intsignia. Apaiz bezala urrezko ezteiak bete ditu aurten Don Damasok, eta mende erdiko apaizgintzatik 48 urte Hondarribian eman ditu.
Damaso Uranga apaizak jasoko du irailaren 7an udalak urtero ematen duen urrezko intsignia. Apaiz bezala urrezko ezteiak bete ditu aurten Don Damasok, eta mende erdiko apaizgintzatik 48 urte Hondarribian eman ditu. “Kontuan hartuz Damaso Uranga jaunak apaizgintzan aurten urrezko ezteiak betetzen dituela, eta 48 urtez ekarpena egin diela ehundaka hondarribiarren balioei, eta era berean laguntza hurbila eskaini diela gure hiriko hainbat gazteren heziketari eta garapen osoari Ama Guadalupekoa ikastetxeko irakasle, zuzendari eta titular gisa, Urrezko Intsignia aurten berari ematea erabaki du Udalak”, azaldu du Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Astelehenarekin, irailaren 7an jasoko du Urangak urrezko intsignia, udaletxeko areto nagusian, 12:30ean. Intsignia jasotzeaz gain, jaietako hasiera ofizialeko suziria piztuko du ere Don Damasok. Hori, 12:00etan izango da.