Jaietako kartel lehiaketako lanekin batera, Arma Plazan bisitatu daiteke argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Luis Irisarri Tejada irundarrak irabazi du, Aitona argazkiearekin.
Luis Irisarriren ‘Aitona’
Jaietako kartel lehiaketako lanekin batera, irailaren 18ra arte bisitatu daiteke argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Arma Plazan. Luis Irisarri Tejada irundarrak irabazi du argazki lehiaketa, Erdi Aroko Argazki Lehiaketako irabazle berak. Irisarrik hiru argazki aurkeztu zituen, eta epaimahaiaren ustez
Aitona izenburukoa izan zen lehiaketara aurkeztutako 70 lanen artean onena. Kai berrian soka bat konpontzen lanean ari den arrantzale zahar baten erretratoa da
Aitona.
Irisarriren atzetik Manuel Barreiro lasartearra sailkatu zen, Erreginaren Baluartean egindako
Escalera al cielo argazkiarekin. Irunen bizi den Jesus Hernandez hirugarren tokian geratu da, Santa Engrazia kanaleko irudi batekin. Bitxikeria bezala, saritutako hiru argazkiak bertikal itxurakoak dira. Irabazleak 500 euro poltsikoratu ditu, 400 bigarrenak eta 300 euro hirugarrenak.
‘Escalera al cielo’, Barreirorena
Maria Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziek parte hartu dute epaimahaian eta haiekin batera izan dira Marina Aginagalde, Floren Portu, Julian Lazkanotegi eta Mikel Etxeberria. Idazkari bezala Goio Uriarte kulturako udal teknikariak jardun du.