Termometroa 40 gradura gerturatuko da gaur
Hego-ekialdeko haizea bizi samar ibiliko da, eta tenperaturari gehiago igotzen lagunduko dio.
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, bero galanta egingo du. Hego-ekialdeko haizea bizi samar ibiliko da, eta tenperaturari gehiago igotzen lagunduko dio. Tenperaturaren igoera kostaldetik gertu nabariagoa izango da. Horrez gain, zerua garbi agertuko da, eta tenperatura beroenak seguruenik lurraldearen txoko gehienetan 40 gradutik gertu egongo dira. Bestalde, litekeena da arratsaldean itsasertzean haizea iparraldera aldatzea eta bertan tenperatura jaistea.