Tomas Etxera elkartasun taldeak antolatu du. Miren Illarreta abokatuak eta Euskal Herrian bizi den Ralf Streck kazetari alemaniarrak parte hartuko dute.
Elgorriagaren aldeko mobilizazio bat
Uztailaren 2rako hitzaldia antolatu dute Olagarro elkartean Tomas Elgorriaga preso politiko hondarribiarraren egoera azaltzeko. Tomas Etxera elkartasun taldeak antolatu du, eta azaldu dutenez, Miren Illarreta abokatuak eta Ralf Streck kazetari alemaniarrak parte hartuko dute.
Illarretak presoaren egoera juridikoa azalduko du, “momentu honetan Alemanian dituen karguak, bere espetxe egoera eta Frantziak estraditatzeko egin dituen eskaerak eta azken mugimenduak”. Eta Streckek, Alemanian hondarribiarraren alde egiten ari diren mobilizazioen berri emango du.