Jaietan ganoraz ibiltzeko eskatu die irindarrei eta bisitariei Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak, jakinda jaietako ekitaldi gehienak Urdanibia inguruan egiten direla.

Pailazoen ekitaldi bat Urdanibia plazan
Gaur hasiko dira Irungo jaiak, San Pedro eta San Martzial festak. Hiriko festen gunerik garrantzitsuenetakoa da Irungo Alde Zaharra, are gehiago aurten Urdanibia plaza berreskuratuko dela. Horregatik, Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak bat egin du irundarrek egun hauetan biziko duten jai giroarekin, baina hori “gizalegez eta errespetuz” garatzeko eskatu diete irundarrei eta bisitariei.
Gizalege eta errespetu horren adibide jarri du auzo elkarteak bertako bizilagunek deskantsurako duten eskubidea, eta aldi berean, gizalegearen oinarrian jarri du kaleko zikinkeria gutxitzea, atarietan pixarik ez egitea, pintaketarik egon ez daitezela, borrokaldia, soinua… “Alde Zaharra San Juanek jaietako ekitaldirik gehienak hartzen ditu. Baina festa eskubideak ez du bizilagunek deskantsurako duguna urratu beharrik, ezta gure portal, kale eta plazen egoera okertu beharrik ere.
Irundarrei jai zoriontsuak opa dizkie auzo elkarteak.