Aholkuak emateaz gain, drogen eta alkoholaren prebentziorako gunea jarriko du udalak
Iazko Trumoiak ikuskizuna
Irungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu bihar hasiko diren San Pedro eta San Martzial Jaietarako. Trafiko eta mugikortasunari buruzko aholkuak, prebentziozkoak eta elkarbizitzari buruzkoak eman dituzte. Horrela, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute, kale batzuk moztuta edo aparkatzea debekatuta egon daitekeelako. Ibilgailu pribatua gidatzekotan, periferiako errepideetatik egitea hobeto dela adierazi du udaltzaingoak. Esan gabe doa, alkohola neurriz kanpo edaten dutenek ezingo dute autoa hartu.
Ahalik eta zarata gutxien egitea eskatu dute, baita hiri altzariak errespetatzea ere. Horrez gain, gogorarazi dute 18 urte baino gutxiago dutenei ezin zaiela alkoholik saldu, eta eskutitza bidali diete hiriko establezimenduei.
Prebentzio kanpaina
Udaleko Ongizate sailak egiten dituen prebentzio kanpainen barruan, larunbatean, 23:00etatik aurrera, alkoholemia maila egiaztatzeko stand bat jarriko du Udaltzaingoa. Neurtzeaz gain, informazioa ere banatuko dute. Larunbatean bertan, zein igandean, Ailaket elkarteak drogen analisia egingo du, eta informazioa banatuko du.
Bestalde, Emakundek
Jaia+errespetua=Denontzat gozamena izeneko kanpaina abiarazi du. 1.500 pegatina tea ehun kartel baino gehiago banatuko dituzte hiriko hainbat txokotan.